2025-09-24
Harrera, web gune berria
Harrera elkartea 2012an jaio zen euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea modu duinean gauzatzeko helburuz. Urte guzti hauetan asko izan dira laguntza jaso duten pertsonak.
Hala ere, nagusiki euskal presoen egoera aldatzen hasi den neurrian Harrera elkartearen lanak ere errealitate guzti honi egokitu behar izan du. Iraganean, presoak lehen graduan, isolamenduan zigor osoa bete eta egun batetik bestera kalean gelditzen ziren. Horrek, Harrera elkartearen lana modu batetara antolatzen zuen, osasun eta lehen hilabeteetan laguntza ekonomikoa bilatzen nagusiki.
Egun, kaleratzea askoz modu progresiboagoan ematen da, ondorioz, Harrera Elkartearen lana biderkatu egin da. Orain, elkarteak presoei kaleratze ibilbideak diseinatzen laguntzen die eta bide horretan beharrezkoak izan daitezkeen lanpostu, ikasketa matrikula edo bolondres lanak bilatzen lagundu. Horrez gain, osasun asistentzia, administrazio kontuak egiteko akonpainamendua, laguntza ekonomikoa eta azpiegiturak, etxebizitza kasu bilatzen laguntzen die.
Guzti honen berri eman eta euskal gizarteak egungo elkartearen lana ezagutzeko helburuz, web gune berria aurkeztu da (www.harreraelkartea.eus).
Presoen aferari irtenbide emateko bidean egonda, euskal gatazkaren ondorioz, preso, iheslari eta deportatu ohiek urteetan lagunduak izan beharko dutela jakitun da elkartea eta ideia hori euskal gizarteari zabaltzen jarraitzeko bide izan nahi du web orriak.
Web guneak 6 esparru ditu:
Errealitate berria: egun espetxetik irteten diren pertsonek guztizko askatasuna lortzeko egiten duten ibilbidearen berri ematen du.
Lan eremuak: Harrera elkarteak errealitate berri honi erantzuteko aktibatuak dituen lan esparruak azaltzen ditu.
Nola lagundu: Egoera guzti hau kudeatzeko elkarteak iaz laguntza asistentzialean behar izan zuen diru kopuruaren berri eman eta laguntzeko kontu korronteak eskaintzen ditu.
5000 baietz: Harrerak bere burua finantzatzeko martxan jarritako kanpaina da, 5000 bazkidetara iristeko helburuz. Bertan, bazkide egiteko argudioak eta elkartea sustatzeko Kutxa Solidarioen proiektua azaltzen dira.
Albisteak: Elkarteak egiten duenaren berri ematen duen atala.
Izan Bazkide: Bazkide egiteko formularioa.
Web guneak Harrera elkarteak egiten duenaren ispilu izateko helburuz sortu da.