2026-01-03
Harrerak bat egiten du Urtarrilaren 10eko manifestazioarekin
Harrera Elkarteak, euskal preso, errefuxiatu eta deportatuen etxeratzea antolatzen duen elkartea izanik, ezin dio bizkar eman oraindik espetxean zein atzerrian etxeratu ezinik daudenen egoerari.
Zentzu horretan, herri honen bizikidetzaren eraikuntzan Harrera Elkarteak argi du bere esparruan lan egin eta hau arrakastaz erdiesten duen neurrian, bizikidetzaren eraikuntzan ere bere ekarpena egiten duela.
Hala ere, egun, oraindik preso zein iheslariak izateak ez dio erantzuten egungo egoerari eta horregatik argi du egoera hau ezin dela gehiago luzatu. Hau guztia oinarri, Harrerak bat egiten du Urtarrilaren 10ean Bilboko kaleak betetzeko deiarekin eta Sarek antolatu duen manifestazioarekin.